Ane, Julen, Mikel, Maider, Libe… primeran pasatu dugu zuekin, Liburu eta Disko Azokan jarri dugun Haur Literatur Aretoan! Eskerrik asko! Datorren urtean ere ea elkar ikusten dugun bertan. Aurten Elkartegiko areto nagusian egon gara.

Igande goizean eman zioten hasiera Morritoston eta Txurrimurri pailazoek. Azokatik zehar umeak bildu eta beraien zirko emanaldia egin ziguten. Arrtsaldean, Kurduen bisita izan genuen eta beraiekin abestu eta dantzatu ondoren, Xabier Mendiguren eta Cristinaren Fernandezek giroa lasaitu zuten “Super Ondo” liburuaren aurkezpenarekin.
Astelehenean gainezka egon zen aretoa. Goizean goizetik ume, gazte, guraso, aitita-amama… pilla hurbildu zen aretora. Giroa berotuta zegoen goizeko lehen tailerra hasi zenean eta egunean zehar, eguna alaitzeko “Aurorita beti polita” eta Xalto pailazoak etorri ziren eta Miren agur Meabe eta Eider Eibarrek “Mila magnolia lore” liburua aurkeztu zuten.
Asteartea lasaiagoa izan zen Azokan eta gure aretoan ere bai. Eskulan eta bideo emanaldi artean, “Cupertina eta Bertilde” sartu zitzaizkigun aretoan eta Lur Korta ere han izan genuen beste ipuin kontaketa saio bat egiten.
Asteazkena, azken eguna, orri markatzaileak, arkatz potoak… eraman genituen etxera eta “Erreka Mari” ere bertan izan genuen.

Azokako ateak ixtearekin batera, Aretoak ere bere ateak itxi zituen beste urte batez. Guztia jaso eta Durangoko umeek aretoaz gozatzeko egunak datoz jarraian.

Hurrengo urtera arte!

Leku aldaketarakin dator HLA Durangoko Liburu eta Disko Azokara. Aurten, Elkartegiko areto nagusian kokatuko da ume eta gaztetxoentzako aretoa. Han izango ditugu urtero bezala aurten argitaratutako liburu berriak eta iazko gomendagarriak, aretotik pasatuko diren ipuin kontalari, antzezle, idazle… guztiekin batera.

Klikatu eta hona hemen aurten azokan izango dugun egitaraua: EGITARAUA 2010

Etiketak: