BerriakEuskalgintza
Klika! Eragiten jarraitzeko indarrez hartu dugu lekukoa
Emozioz, pozez eta izerdiz betetako hamaika egunen ostean, heldu da helmugara 21.Korrika. Gure eskuetara 2.332.kilometroan heldu zen zapatuan Korrikako lekukoa, eta bi urterik behin sortzen digun irrikaz jaso genuen. Aurtengoan, Berbaroren lehen urteetatik berbarotar dugun Maite Agirre Lazkanok hartu du lekukoa, Anbotoko eta Plateruenako lagunekin batera. Anbotoren webguneko lotura honetan Durangoko argazki guztiak dituzue ikusgai.
Atzo ere emozioz bizi izan genuen Korrikaren amaiera eta Maialen Lujanbiok irakurritako mezua. Egiteko, eragiteko eta eginarazteko deia egin zuen Euskal Herriko bertsolari txapeldunak. Hemen duzue mezua osorik irakurgai:
Share on Facebook Share on Twitter Share on Pinterest