Mahai-jolas tailerra, familientzat
Jolasaren Txokoa baliabideak emateko egitasmoa dugu, umeek eta euren familiek euskaraz jolas dezaten. Egitasmo horren barruan, Mahai-jolas tailerra eskainiko dugu otsailaren 1ean,…
Jolasaren txokoa familian jolasteko espazio bat sortu asmoz martxan jarri dugun egitasmoa da, 0 eta 8 urte arteko umeei eta hauen familiei zuzendutakoa.
Jolasak haurren identitatean eta garapenean berebiziko garrantzia du, eta helduek horren kontzientzia hartu dezaten nahi dugu. Balioa emango diogu beraz jolasari, helduek eta umeek elkarrekin jolasteari. Transmisioan eragin gura dugu, horretarako tresnak, aukerak eta denbora eskainiz.
Adibideak; mahai jolas tailerra, kantu jolasak, Haur Literatur Aretoa…
Jolasaren Txokoa baliabideak emateko egitasmoa dugu, umeek eta euren familiek euskaraz jolas dezaten. Egitasmo horren barruan, Mahai-jolas tailerra eskainiko dugu otsailaren 1ean,…
Jolasaren txokoa antolatu dugu datozen hilabeteetarako. Aisialdi hezitzailea euskaraz gozatzeko, 3-10 urte bitarteko haurrei eta hauen familiei baliabide eta aukerak eskaintzea da…
Durangon, abenduaren 20 eta 21ean, arratsaldeko 17:00etatik 18:30era, Pinondo etxean, ume eta nagusiak Euskal produktuen katalogoko jolasekin jolatuko dugu. Era dinamikoan jolasak…