Bueltatu gara oporretatik!
Bueltatu gara lanera! Furgoneta bete abentura joan ginen eta ilusio bete buru etorri gara. Email, telefono, bulego… dena martxan. Ikasturte on, denoi!…
Berbaro elkartea 1989an sortu zen Durangon hainbat euskaltzalek Durango euskaldunago baten alde lan egin gura zutelako. Harrezkero, 30 urteak atzean utzita lanean dihardugu euskararen eta euskal kulturaren transmisioaren alde.
Bazkidez osatutako elkartea da gurea eta elkarlanean sinisten dugu. Horregatik, herritarrekin eta bestelako erakundeekin batera lan egiteko konpromisoa daukagu.
Bueltatu gara lanera! Furgoneta bete abentura joan ginen eta ilusio bete buru etorri gara. Email, telefono, bulego… dena martxan. Ikasturte on, denoi!…
Guri ere heldu zaigu atseden hartzeko tartea. Urte erdi ederra izan dugu eta beste erdiari aurre egiteko indarberrituta itzuliko gara. Opor gogoz…
Administrazioan euskara teknikari aritzeko lankide bila gabiltza. Bidali curriculuma eta motibazio-gutuna honako helbide honetara: berbaro@www.berbaro.eus. Hautagaitza aurkezteko azken eguna uztailaren 7a da.