Euskara zerbitzurako langile bila gabiltza, ordezkapen baterako
Ordezkapen luze bat egiteko lan eskaintza kaleratu berri dugu Berbaron. Euskara zerbitzuko langile bat ordezkatzeko da eskaintza hau, eta hementxe dituzue xehetasunak:
Berbaro Elkarteko langileok Durangoko Udaleko eta Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoko euskara zerbitzuetan dihardugu lanean. Bi erakunde horietako Plan Estrategikoa –herrira begirakoa- eta Erabilera Plana –administrazio barrukoa- diseinatzea eta kudeatzea dira gure ardura nagusiak.
Plan Estrategikoari dagokionez, hainbat egitasmo garatzen ditugu ondorengo esparruak ardatz hartuta: familia bidezko transmisioa, irakaskuntza, euskalduntze eta alfabetatzea, arlo sozio-ekonomikoa, aisia eta kirola, kulturgintza, hedabideak, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak eta sentsibilizazioa eta motibazioa.
Erabilera Planari dagokionez, berriz, honako ekintza hauek egiten ditugu: dinamizatu, langileak motibatu eta trebatu euskaraz lan egiteko, udalaren paisaia linguistikoa euskaldundu eta euskaraz lan egiteko baliabideak eta tresnak eskaini.
Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoko Euskara Zerbitzuak berriro jarri du martxan Familian Euskaraz Olgetan programan. Egitasmoak 2013.urtean hasi zuen bere ibilbidea eskualdean, eta, geldialdi…