Familian euskaraz olgetan

Familian Euskaraz Olgetan egitasmoaren helburu nagusia eskolatik kanpo zein eskolan bertan gurasoek eta umeek euskara erabiltzeko guneak sortzea eta elikatzea da.

Jolasguneen dinamizazio programa honen bidez, elkarrekin euskaraz abesteko eta jolasteko baliabideak eskaini nahi dizkiegu haur eta familiei: kantu-jolasean, familia inguruko euskarazko harremanak sendotu nahi ditugu, gure hizkuntzaren transmisioa sustatzearekin batera.

Egitasmoa 3 eta 5 urte bitarteko umeei eta beraien familiei dago zuzenduta eta Durangaldeko hainbat herritan gauzatzen da.

Erlazionatutako albisteak

Gehiago irakurri
BerriakEuskalgintzaFamilian euskaraz olgetan

Txalopin Txalo, familian euskararen transmisioa sustatzeko tresna berria

5 abendua, 2024

Txalopin Txalo kantu-liburua aurkeztuko da Durangoko Azokako Saguganbaran, abenduaren 8an arratsaldeko 16:00etan. Berbarok kudeatu du proiektu berri hau, Durangaldeko Mankomunitatearentzat egindako zerbitzuan,…

Gehiago irakurri
BerriakEuskalgintzaFamilian euskaraz olgetan

Datorren urtean batuko gara berriro elkarrekin olgetan ibiltzeko

19 azaroa, 2019 0 Comments

Aurten, lehenengoz, Familian Euskaraz Olgetan egitasmoa gauzatu dugu Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoarekin elkarlanean. Jolasaren bidez euskaren familia transmisioa lantzea da programaren helburu nagusia…