Jai giroan agurtu dute ikasturtea Itzartu eta Gureaneko ume, gazte eta hezitzaileek
Laster udalekuetan murgilduko gara buru-belarri Berbaron, baina hori baino lehen, behar bezalako agurra eman nahi izan diegu ikasturtean zehar martxan egon diren…
Durangaldeko ikastetxeetan ikasten duten 4 eta 16 urte bitarteko ume eta gazte etorri berriei zuzendutako egitasmoa da. Urritik maiatzera bitartean burutzen da.
Euskaraz bizitzeko beste aukera bat eskaintzen diegu eta euskaraz jolastu, abestu, ondo pasa… daitekeela erakusten diegu. Jolasa tresna moduan erabiliz, haurrei askatasunean pentsatzeko, sortzeko edota adierazteko aukera ematen diegu, hizkuntza ardatz hartuta. Saioak ikastetxe eta udalekin elkarlanean burutzen ditugu.
‘Gurean euskaraz’ proiektuan etorri berriak euskaran murgiltzen dira ekintza ludikoen bidez. Euskara erabiltzeko eta euskal kultura ezagutzeko bitartekoak eskaintzen zaizkie: tailerrak, jolasak……