Klak!

1 eta 2. batxilergoko gazte ikasleen artean euskararen erabilera soziala bultzatzeko erronken bidezko proiektua da Klak! Helburu orokorra gazteen euskararen erabilera bultzatzea da. Horretarako askotariko erronkak adosten ditugu, beraien motibazioa pizteko.

Euskara erabiltzeko urratsa egin dezaten lan egiten dugu. Erabileran eta hizkuntza hautuan eragin gura dugu eta motibaziotik ekintzetarako jauzia eman. Horretarako, Durangaldeko ikasleekin egiten dugu lan.