Bibliobisitak

Durangoko Bizenta Mogel Bibliotekak antolatuta, Biblioteka bisitak dinamizatzen ditugu. Durangoko ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako ikasleek Biblioteka, eta honek eskaintzen dituen zerbitzuak ezagutarazi eta erabilera bultzatzeko saio ludikoak dira.

Lehen hezkuntzako gaztetxoak (6 eta 12 urte artekoak), haur eta gazte literaturara hurbiltzea, eta irakurzaletasuna bultzatzea ere badu helburu.