Hasi da 29. Haur Lieratur Aretoa
Beste urte batez hasiera eman diogu Haur Literatur Aretoa proiektuari. Hogeita bederatzigarren urtez HLA gorpuzten duten ekintzak egiten hasi gara: Erakusketa girotua,…
Haur Literatura Aretoak Durangaldeko Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan ikasten duten ume eta gazteen artean irakurketarekiko zaletasuna bultzatzea eta literatur lan gomendagarriak lantzea du oinarri. Adin bakoitzean, formatu ezberdinetan, erakusketa girotua, ipuin antzeztuak, antzerkiak, liburu erraldoia eta idazketa eta sorkuntza tailerra bezalako ekintzak eskaintzen ditugu ikasleen mailara egokituz, beraien interesguneetatik irakurketara hurbiltzeko.
Honen guztiaren osagarri, urteko lan berriak eta aurreko urteko lan gomendagarriak biltzen dituen irakurgida bat argitaratzen dugu; liburuak hautatzerako orduan, irakasle, ikasle zein familientzat tresna erabilgarria izaten da irakurgida hori.
Beste urte batez hasiera eman diogu Haur Literatur Aretoa proiektuari. Hogeita bederatzigarren urtez HLA gorpuzten duten ekintzak egiten hasi gara: Erakusketa girotua,…
Haur Literatur Aretoaren barruan, gaur, Irati Bediaga idazlearekin saioa izan dute Elorrioko Herri Ikastetxeko LH-ko 6.mailako ikasleek, Iturri Kultur Etxean. Hamen saio…