25. Haur Literatura Aretoa
2014an 25. Haur Literatura Aretoa izango dugu durangaldeko ikastetxeetan. Azaroaren 14an hasi eta abenduaren 23ra arte irakurzaletasuna zabaltzen ibiliko gara inguruetan. 2-12…
Haur Literatura Aretoak Durangaldeko Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan ikasten duten ume eta gazteen artean irakurketarekiko zaletasuna bultzatzea eta literatur lan gomendagarriak lantzea du oinarri. Adin bakoitzean, formatu ezberdinetan, erakusketa girotua, ipuin antzeztuak, antzerkiak, liburu erraldoia eta idazketa eta sorkuntza tailerra bezalako ekintzak eskaintzen ditugu ikasleen mailara egokituz, beraien interesguneetatik irakurketara hurbiltzeko.
Honen guztiaren osagarri, urteko lan berriak eta aurreko urteko lan gomendagarriak biltzen dituen irakurgida bat argitaratzen dugu; liburuak hautatzerako orduan, irakasle, ikasle zein familientzat tresna erabilgarria izaten da irakurgida hori.
2014an 25. Haur Literatura Aretoa izango dugu durangaldeko ikastetxeetan. Azaroaren 14an hasi eta abenduaren 23ra arte irakurzaletasuna zabaltzen ibiliko gara inguruetan. 2-12…
Berbaro Elkartea sortu zenetik euskararen suspertze lanetan dihardu, batez ere euskararen erabileran lana eginez eta honetarako espazioak sortuz. Honela bada, Haur eta…