Saguganbarak eztanDA! egin du bost egunez
Durangoko Azoka amaitu da eta berarekin batera Berbarok kudeatzen duen Saguganbara ere. Liburu aurkezpenak, ipuin kontaketak, kantu-jolasak, tailerrak eta abar eduki ditugu…
Durangoko Azokan, haur eta familiak euskal kulturara gerturatzeko gunea da Saguganbara. Urtean, haur eta gazte arloan izan diren arte diziplina ezberdinetako sormen lanak ezagutzera ematen ditu.
Euskal kulturaren transmisioan eragin nahi du, haur literaturari eta irakurzaletasunari garrantzia emanez.
Espazio bi ditu: