Saguganbara

Durangoko Azokan, haur eta familiak euskal kulturara gerturatzeko gunea da Saguganbara. Urtean, haur eta gazte arloan izan diren arte diziplina ezberdinetako sormen lanak ezagutzera ematen ditu.

Euskal kulturaren transmisioan eragin nahi du, haur literaturari eta irakurzaletasunari garrantzia emanez.

Espazio bi ditu:

  • Txikia: Sormen tailerrak, ipuin kontaketak eta hitzaldiak izaten dira bertan.
  • Handia: Urtean argitaraturako liburu, disko eta sormen lanen aurkezpen saioak egiten dira.

Erlazionatutako albisteak

BerriakSAGUGANBARA

Juan Kruz Igerabidek gurasoentzako hitzaldia Saguganbaran

2 abendua, 2013

“Ttunkuttunkun, hitzaren berotasuna” hitzaldia eskainiko du Juan Kruz Igerabide idazleak Durangoko Azokako Saguganbara gunean. 3-8 urte bitarteko umeen gurasoei zuzendutako hitzaldi interesgarria…

BerriakSAGUGANBARA

Egun batez idazle eta kazetari bihurtuko dira ikasleak Azokan

1 abendua, 2013

Abenduaren 5ean, Durangoko Azokako ikasleen eguna izango da eta Saguganbara gunean tailer bi antolatu ditugu ikastetxeetatik etorriko diren ikasleei zuzenduta. “Egun batez…